Aurkezpena

Aurkezpena2023-02-15T09:15:41+01:00

 Horniduren eta burdindegi industrialaren sektorea

Erakusketa-gune propioa, industriako hornikuntzarekin eta burdindegiekin lotutako sektoreei zuzenduta.

Ildo horretatik, haien produktuak, zerbitzuak eta berrikuntzak aurkeztuko dituzte arlo hauetako enpresek, hainbat eratara: sarrailagintza, burdineria eta segurtasuna; burdindegia eta finkapenak; ebaketa-tresnak; industriarentzako hornikuntza; eta industria arloko elektrizitatea eta argiztapena. Eskuzko tresnen, tresna elektro-eramangarrien eta egurrerako tresnen enpresek ere haien azken garapenak erakutsiko dituzte, baita zerbitzuek eta instituzioek ere.

Industria-sektorearentzat interes handiko hitzordua da, izaera ezberdina eta bereizia duelako. Sektore hauetako profesionalak izango dira bertan: industriarako hornigaiak; erosketa-taldeak eta -zentralak; kooperatibak; txikizkako burdindegiak; eta brikolajeko saltoki handiak. Halaber, honakoak ere erakarriko ditu hitzorduak: industria handietako profesionalak; mantentze-lanetako, kalitateko eta ekoizpeneko zuzendari teknikoak eta arduradunak; azken erabiltzaileak; gremioak; eta instalatzaileak.

Go to Top