Ohiko galderak

Ohiko galderak2025-05-22T13:36:30+02:00
Noiz egingo da +INDUSTRY?2025-05-15T12:37:55+02:00

2025 EKAINA 3-5

Zein da bisita ordutegia?2025-05-27T12:09:26+02:00

9.30etatik 17.00tara.

Nola irits naiteke BECera?2025-05-15T12:38:21+02:00

Informazio hau web-gunean duzu eskuragarri. Informazioa / Prestatu zure bidaia / Nola iritsi BEC-era.

Barrutiak ba al du aparkalekurik? Zenbat balio du?2026-02-06T07:59:49+01:00

Bilbao Exhibition Centrek estalitako 4.000 aparkaleku ditu. Aparkalekuaren tarifa 3 €-koa da lehenengo orduan eta 2 €-koa hurrengo orduetan; gehienez, 21 € egunean.

Aldez aurretik aparkalekua online erreserba dezakezu baita ere.

Zein garraio publiko erabil dezaket aireportura joateko?2022-10-03T08:36:02+02:00

BECetik aireportura garraiobide publikoan joateko, metroa hartu behar duzu, 2 Linea, San Mames geltokiraino; bertan, lotunea dago Bilbao Intermodalen 20 minuturo irteten den autobus batekin. Era berean, taxi-geltokia dago barrutiko iparraldeko sarreran; 20 bat minutu irauten du eta gutxi gorabehera 30 € balio du.

Ba al dago hegaldien eskaintzarik +INDUSTRY-ko bisitarientzak?2023-05-30T09:52:20+02:00

+INDUSTRY izan bitartean bidaia eta ostatuetarako eskaintza bereziei buruzko informazioa web-gunean dago Informazioa / Prestatu zure bidaia / Bidaiak eta ostatua atalean.

Bidaia-agentziarik bada barrutian?2022-10-03T08:43:59+02:00

Bai, bidaia-agentzia bat dago barrutiko erdiko atarian. Era berean, BECen bidaien agenda ofizialarekin jar zaitezke harremanetan. Informazio guztia web-gunean duzu Informazioa / Prestatu zure bidaia / Bidaiak eta ostatua atalean.

Desgaitasuna duten pertsonentzako sarbidea2022-10-03T09:05:38+02:00

Bilbao Exhibition Centrek igogailuak ditu aparkalekutik eta pabilioietara erdiko Ataritik sartzeko. Guztientzako egokituriko eraikina da.

Gurpildun aulki bat eduki dezaket?2023-01-10T12:35:27+01:00

Bai, galdetu informazio-gunean bisita egiten duzun egunean eta non utziko dizuten bat adieraziko dizute.

Wi-Firik badago?2023-12-21T09:33:15+01:00

Bai, bisitariak, enpresa erakusketariak eta BECeko erabiltzaileak doan konekta daitezke Internetera esparruko edozein tokitatik “Bilbao WiFi” sarearen bidez.

Nire ekipajea barrutian gorde dezaket?2024-01-12T12:18:10+01:00

Maletak eta jakak arropazaindegian utz daitezke. Zerbitzuak 3 € balio du.

Ba al dago bankurik barrutian?2022-10-03T08:50:47+02:00

BECek bi kutxazain automatiko ditu (Kutxabank eta Banco Santander) Torre BEC eraikineko bulegoen sarrerako atean.

Zein telefono zenbaki erabil ditzaket larrialdietarako?2022-10-03T08:49:34+02:00

Larrialdi orokorretarako 112.

Barrutian erre daiteke?2022-10-03T09:03:45+02:00

Araudi legalak debekatu egiten du esparru itxietan erretzea.

Sartu al naiteke barrutian txakurrarekin/maskotarekin?2024-01-09T17:50:38+01:00

Debekatuta dago animaliekin sartzea, legez aurrez ikusitako kausetan izan ezik.

Go to Top